Micron Document
Home · Blog · Foro · RSS · Wiki

>> ARGIA

Isiltasunaren zarata gogaikarria

2026-09-24 00:00:00

Bakardadearen inguruan mintzo ohi dira lan asko: eragiten duen mina, monotoniak eta errutinak hartzen duten astuntasuna...; bakardadea eta bakarrik egotea ez baitira gauza bera. Horizontes Latinos sailean aurkeztu dute Moscas (Euliak), Fernando Eimbcke zuzendariaren film luzea. Zuri-beltzean ezagutu dugu Olga (Teresita Sánchez), bakarrik bizi den 70 urte inguruko emakumea. Diruz justu dabilenez, etxeko gela bat alokatzen jartzea erabaki du; eta ospitale baten parean bizi denez gero, aukera ona da ospitalean daudenen senideek aldi baterako bizilekua behar izaten baitute. Horrela ezagutu ditu Tulio (Hugo Ramírez) eta Cristian (Bastian Escobar) aita-semeak, ama minbiziagatik ospitalean ingresatuta daukatenak. Tulio ere ez dabilenez diruz ondo, hasieran ezkutuan sartzen du semea etxean, ugazabari esan gabe. Horren ondorioz, ez da oso ongi hasi beren arteko erlazioa, eta horrekin hasi da istorioa. Tuliok lanera joan behar du, eta Cristian bakarrik geratu da, auzoan zehar bueltak ematen, eta ama ikusten saiatzen da. Bitartean, Cristianen eta Olgaren arteko erlazioa pixkanaka aldatuko da. Oso pelikula ederra da: umearen inozentziatik abiatuz, munduarekiko begirada xaloa erakutsiko digu. Gainera, ingurukoekin duen erlazioa oso natural aldatzen joango da, eta hasierako talkak pixkanaka leuntzen joango dira. Pelikulak sinboloen erabilera aparta egiten du, gainera; adibidez, Olgak hasieran euliak izango ditu etxean, aita-semeak heltzen diren arte. Izan ere, bakarrik zaudenean, oso isilik egoten da etxea, eta orduan entzuten dira euliak. Umeak gustuko duen arcade jolas bat ere izango da sinbolo zentraletako bat; hasieran arazo izango dela dirudienak lotura ederrak sortuko ditu, eta balioko du errealitate gordina horren gogorra ez izateko ere. Pelikularen osteko solasaldian aipatu dutenez, grabaketako zati esanguratsuena umearekin berarekin lan egitea izan zen, eta hori oso ondo islatzen da. Azaldu dute, umea une oro ongi senti zedin, bereziki zaindu zituztela deskantsu eta a...



73 · Huinen@EuskalReticulum
2026